domingo, 21 de diciembre de 2014

Ebaluaketak eta azken hausnarketa

EBALUAKETAK 

Ebaluaketa pertsonala:
IKT-ko klase teorikoan nire lana positiboa izan dela uste dut. Nire taldean parte hartze aktiboa izan dut eta ikaskuntza gurpilaren zati garrantzitsu bat izan naizela uste dut.
Bestalde IKT berriak ezagutzeko eta erabiltzeko aukera izan dut. Modu honetan, nire ezagutzak eta trebetasunak IKT-ekin asko aberastu dira.Gainera IKTei buruz eta  hauek nola erabili behar diren klaseetan ikasi dut iritzi desberdinak kontrajarriz.
Hala ere, proiektuaren zati batzuetan ez dut hainbeste parte hartu. Hori dena kontuan hartuz nire burua 9 bat ipiniko nuke.

Ikasketa gurpilaren taldearen ebaluaketa:
Gure taldeak Tic Tac praktika onak testua irakurri zituen.Alde batetik, lehenengo testua, “Horizonte 2013”, Horizonte txostenaren ondorioak behatzen ditu, hurrengo urteetan hezkuntzan eragina izango duten teknologia berriak aztertzen duena.Beste aldetik, “Modelo de Madurez Tecnologica” testuak, Euskal Gobernuak egiten duen hezkuntza-zentro publiko eta itundutakoen hezkuntza baliabide teknologikoen sailkapena aurkezten digu.Azken testuan, “Los Gurus de Silicon Valley para sus hijos eligen la enseñanza escolar sin ordenadores”, azaltzen digu nola enpresa teknologiko garrantzitsuenen langileek nahiago duten haien seme-alabek teknologia berrietatik urrundutako hezkuntza jasotzea, Waldorf eskolak hain zuzen ere.
Proiektu hau aurrera eramateko denok gogotsu lan egin dugula uste dut. Parte hartze aktiboarekin baina modu autonomo batean. Gainera, gure lana azkar egin genuen. Izan ere, aurkezpena baino bi aste lehenago dena prestatuta geneukan. Hirurak lan bikaina egin dutela pentsatzen dut beraz hamar bat ipiniko diet.

Beste taldeen ebaluaketa:
Presentazioei dagokionez, IKTetan oinarritutako aurkezpen desberdin asko erabil zituzten. Hala ere, hiru euskarri erabili zuten talde gehienek, Power Point, Powtoon eta Prezi. Gure taldeak emaze euskarria erabili zuen bere mugimendua oso dinamikoa zelako. Talde gutxi erabili zuen emazea beraz besteei euskarri hori erakusteko aukera ere izan zen. Gai guztiak IKT gaiaren barruan egon arren gai desberdinak landu ditugu. Lau talde handietan banatzen zen informazio guztia; informazioaren gizartea vs ezagutzaren gizartea , web 2.0, konpetentzi digitala eta eskola 2.0 . Beste taldekoen presentazioak orokorrean ondo egon dira. Erabilitako euskarriak oso erabilgarriak izan dira ikusleentzako aurkezpena modu errazago batean jarraitzeko.  Informazioa modu argi eta dinamiko batean azaldu dute. Gehienetan taldeko partaideak hitz egiten zuten baina batzuetan Powtoon baten bidez aurkezpena egiten zuten.

Dokumentatzaileei dagokionez, besteen lanak jarraitzen eta aztertzen zuten. Haiek izan duten lana zailagoa izan dela uste dut bere lana beste taldeetan oinarrituta zegoelako eta talde horien laguntza behar zutelako.

HAUSNARKETA

Sarrera honekin bukatzen da IKT-ko ikasgaia bukatzen da. Prozesu osoan zehar asko ikasi dudalaren sentsaziarekin joaten naiz. Klase handia honetan (100 pertsonekoa) antolaketa ona egon dela uste dut nahiz eta lehenengo asteetan denok pixka bat galduta egon garela. 25 talde egon dira klasean, Talde batzuk dokumentatzaileak izan dira eta beste guztiak gai baten irakurgai batzuk landu ditugu gero denen aurrean erakusteko. Horrela, denok gai guztiak ikasteko aukera izan dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada