lunes, 10 de noviembre de 2014

TIC TAC PRAKTIKA ONAK


Irakurritako testuak eta dokumentuak:

HARTUTAKO APUNTEAK:






TESTUEN LABURPENA




Irakurri ditugun hiru testuei erreparatuz, egiaztatu ahal ditugu hezkuntzan IKT-en erabilerak sortzen dituen onurak eta abantailak ikasleen ikasketa prozesuan.


Alde batetik, lehenengo textua, “Horizonte 2013”, Horizonte txostenaren ondorioak behatzen ditu, hurrengo urteetan hezkuntzan eragina izango duten teknologia berriak aztertzen duena. Modu honetan, teknologia berri hauek sartu egingo diren epearen arabera, hiru horizonte ezartzen dira: hurbila (12 hilabete), epe ertainekoa (2-3 urte) eta epe luzekoa (4-5 urte). Teknologia hauek “computación en nube”tik hasiko lirateke (jadanik lan zentru batzuetan 3Dko inprimagailuak eta laborategi birtualetan erabilita), horizonte urrunera arte.


Beste aldetik, “Modelo de Madurez Tecnologica” textuak, Euskal Gobernuak egiten duen hezkuntza-zentro publiko eta itundutakoen hezkuntza baliabide teknologikoen sailkapena aurkezten digu. Modu honetan, zentroko jardueretan (irakaskuntzan, formakuntzan, komunikazioan …) egindako IKT-en erabileraren arabera, hiru maila bereizten dira; oinarrizko maila, erdiko maila eta goi-maila, eta zentroari dagokion ziurtagiria egokitzen zaio.


Azken textuan, “Los Gurus de Silicon Valley para sus hijos eligen la enseñanza escolar sin ordenadores”, azaltzen digu nola enpresa teknologiko garrantzitsuenen langileek nahiago duten haien seme-alabek teknologia berrietatik urrundutako hezkuntza jasotzea. Horretarako, Waldforf eskoletaz baliatzen dira, ariketa fisikoan eta experimentazioan oinarrituta dagoen metodologia erabiltzen dutenak eta sormena babesten dutenak IKT-ak oztopo bezala ikusiz. Hezkuntza mota hau, Estatu Batuek defendatzen duten iritziaren kontra doa, hain zuzen ere, IKT-ak gelan erabiltzea umeak mundu teknologikoetan garatzeko eta motibatzeko iritziaren kontra.


Beraz, eztabaida irekita dago, alde batetik, hezkuntzako korronte orokorra IKT-ren erabilpena hezkuntzan defendatzen du. Beste aldetik, teknologia sortzaileak, ez dute nahi horrelako hezkuntza bere seme-alabentzako, ildo honetik hezkuntzako instituzio batzuk IKT-en goiz erabiltzeak komunikazioa, erlazio interpertsonalak eta sormena zailtzen egiten duela diote eta beranduago erabiltzeak ez dakarrela inolako arazorik.

5 HITZ GAKO


  • Informazio eta komunikazio Teknologiak
  • Horizonte txostena
  • Heldutasun teknologiko modeloa
  • Waldorf metodologia
  • Ikaskuntza kooperatiboa
2 ERRONKA


  • Ikastetxeetan, IKT-en erabilera egokia eta kritikoa egitea, ikasleei ez ezik, komunitate hezitzaile guztiari ikas-prozesuan laguntzeko.
  • IKT-en erabilera beharrezkoa eta komenigarria den frogatzea, edo hauek ez erabiltzea hobe den egiaztatzea.


HAUSNARKETA




Komunikazioa deritzon gizartean bizi gara, tableta, internetez, mugikorrez, ordenagailu eramangarriz, sare sozialez, blogez eta abar inguraturik, gizarte garatuentzat behintzat, informazio eta komunikazio aukerak bukaezinak dira.


Beste aldetik, hezkuntza, gizartearen azpi-sistema bezala, azken honen beharrei erantzun beharko luke. Hau da, belaunaldi berriei irakastea hauek garatzeko eta modu autonomoan bizitzeko, kritikoki eta gizartean parte hartzen. Horrela, IKT-en erabilpena ikaskuntza prozesuan logikoa dirudi, hauek modu kritikoan erabiltzeko eta bizitzarako beharrezkoak diren aspektuak lantzeko. Gainera, IKT-en erabilerak hezkuntzan bi ikuspuntu ditu, ikaskuntzan erabili ahal den erreminta bezala eta eduki bezala. Hau da, IKT-ak ikasteko erreminta erabilgarria izan ahal da, ikasleen gaitasun guztiak garatzen laguntzeko.


Argi dirudi pentsatzea beraz, Eusko Jaurlaritzak emandako heldutasun teknologikoko ziurtagiriek IKT-ak hezkuntzan sartzea bilatzen dutela. Honela, hauen erabilera bultzatzea erabakitzen duten zentroek, aipaturiko esfortsua eta “metodologia” izango ahal dituzte, horrela kontsideratu ahal baditugu. Gainera, Horizonte txostenak, gizarteko beste sektore batzuetan ezarrita dauden teknologiak eta etorkizunean hezkuntzan erabiliko direnak aztertzea du helburu. Hau kontuan hartuz, heziketa-sistema guztiak ikus dezake norantz doan IKT-en erabilera hezkuntzan eta bere irakaskuntza-prozesurako erreminta berrien plangintza egin dezake. Hau da, IKT-en erabilera hezkuntzan aztertzean datza, horrela, gizartearekin batera paraleloki aldatzeko. Ikasleak ezin daitezke giza inpaktu, komunikazio erreminta eta joera berrietatik bakartutako mundu batean bizi, bestela, analfabeto digitalak bihurtuko genituzke.


Hala ere, hirugarren testua irakurri ondoren, metodologia Waldorfi buruz eta honetan, IKT-en ez egoteak, azken hauen erabilerari buruzko zalantzak sortu zaizkigu. Metodologia hau esperimentazioan eta askatasunean oinarritzen da, sormena ikaskuntzaren oinarritzat hartuz, motibazioa eta ikasleen gaitasunak garatzen ditu. Beraz, ez da zentzugabekoa haiek bezala pentsatzea bi elementu haurk kontuan hartzen badira:


  • Mundu mailako teknologiako guruak ez dute nahi bere seme-alabek IKTekin ikas dezaten. Haien iritziz, IKT gabe komunikazioa eta sormena bermatzen dira eta ez dute inolako arazorik ikusten umeak IKTak hurrengo urteetan erabiltzen badituzte.


  • Azken urteotan, IKTak umeen jolasetan sartu dira, gero eta garrantzitsuagoak bihurtuz eta hainbeste estimuluekin zein umeek ez dute haien sormena garatzen.


Bestalde, gu geuk teknologia berriak etengabe erabiltzen ditugu, bai herreminta bezala, hau da, talde lanak egiteko, aurkezpenak egiteko… bai helburu bezala, irakasgai honetan, adibidez. Hala ere, lagungarriak dira IKT-ak gure irakaskuntza prosezurako? Askotan ez gaude ados onekin, programak erabiltzen, bideoak editatzen… ikasten dugulako, baina berez, umeei programa hauen erabilera nola irakatsi behar diegun ez dakigu, hain zuzen ere, gure ikasketen xedea dena. Beraz, IKT-en erabilera hezkuntzan jarraia, kritikoa eta egokia izan behar dela uste dugu, hezkuntzaren jatorrizko baloreak baztertu barik.



WALDORF METODOLOGIA




Rudolf Stenier suitzarra, Waldorf izeneko metodologia sortu zuen. Metodologiak izen hau du, Steinerrek Waldorf enpresaren eskolan lehen aldiz erabili zuelako, lehen mundu gerraren ostean, Alemanian. Pedagogiaren zutabea umearen askatasuna da, gizartea berritzeko….Pedagogia honek, gizartearen aldaketa, hezkuntzan oinarritzen dela dio.   


Hezkuntza lan artistiko bat bezala eraman beharko genuke,  ingurune aske eta sortzaile batean. Bere funtzionamendua gurasoen eta irakasleen kolaborazioan oinarrituta egon behar da, horrela ikasleak ekintzaren erdigunea izango dira beti eta ikaskuntza jarraia denez, ikasleak ez dute azterketen presioa sentituko.


Erabilitako pedagogia arrakastatsua izan zen Alemanian, baina, Hitlerren gobernuak legez kanpo utzi zuen. Hala ere, bigarren mundu gerra eta gero, eta klandestinitate urte batzuen ondoren, pedagogia maila internazionalean zabaldu egin zen, 90 herrietan 2000 zentru sortuz. Espainian 20 zentru daude pedagogia mota hau erabiltzen.


"Nuestro mayor objetivo ha de ser desarrollar seres humanos libres que sean capaces por ellos mismos de impartir propósito y dirección a sus vidas" (Rudolf Stenier)

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada